Itzuli kategoriara

Ur Zaleak

Noiztik 1936 / Egia-Loiola-Martutene
Irteera
ordua
00:00
Bukaera
ordua
04:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
106
Parte-hartzaileak
34 Emakumeak 72 Gizonak

Ur Zaleak

Ur Zaleak danborrada Donostiako zaharrenetakoa da. Izan ere, 1936ko urtarrilaren 20an atera zen lehenengoz Tanis Pintadoren zuzendaritzapean. Soldadu jantziak eta mozorro txinatarrak (upel joleenak) zeramatzaten, Euskal Billerak mailegatutakoak. Ondoren, gerran bete-betean, jakina, danborradak ateratzeari utzi zion, 1960an berriro hasi zen arte, Rubén Goyenaren zuzendaritzapean. Urte hartan, 85 danbor eta upel jole atera ziren, uniforme gorriz eta bularralde urdinez, aldamenean bi zerrenda gorriko galtza zuriz eta gorri ukituetako txano beltzez.

Harrezkero, danbor nagusiak ateratzen joan ziren; hurrenez hurren, José Manuel Zuza, Josetxo Zulaika, Santi Bañales eta egungo Juantxo Ibáñez, José Manuel Illarregi arril kaboarekin.

2006an, Batzordearen eskariz, ezohiko batzarra egin zen taldean emakume urketariak sartzeko. Horrek nahiko arrakasta handiz dirau. 20-25 bat emakume ateratzen dira.

Gaur egun, 90 kide inguru gara. Duela 20 urtetik hona, Nafarroako Kasedako Txurrimiski txaranga dator bere musikarekin laguntzeko.

Uniformea

Danbor joleak uniforme gorriz eta bularralde urdinez, aldamenean bi zerrenda gorriko galtza zuriz eta gorri ukituetako txano beltzez ateratzen dira. Emakume urketariak jaka urdinaz, arrosaz, laranjaz eta patroi bereko beste kolore batzuetakoaz janzten dira; eta koloretako azpilduretako gona eramaten dute.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X