Itzuli kategoriara

Itxas Gain

Noiztik 1992 / Gros
Irteera
ordua
10:00
Bukaera
ordua
14:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
214
Parte-hartzaileak
72 Emakumeak 142 Gizonak

Itxas Gain

Itxas Gain elkartearen lehen danborrada sortzeko asmoa 1990. urtekoa da. Urte hartako Sanjuanetan, elkarteak danborrada bat osatzea eta parte-hartzaileek pilotariz jantzita joatea erabaki zuen, jai horietan, aste osoko jardueren barruan, auzoa girotzeko helburuarekin.

1992an jo zuten Sanjuanetan azken aldiz, eta San Sebastian egunean lehen aldiz. 25 danbor eta 40 barril ziren, eta sukaldariz jantzita jo zuten guztiek.

1993an, gaur egun danborrek erabiltzen duten Zalditeriako Errege Guardiaren (1824) jantziak egin ziren, eta barrilek sukaldari-jantziarekin jarraitu zuten.

1998. urtean, ITXAS GAIN elkartea aitzindaria izan zen, eta Eskolako dantzariak eraman zituen San Sebastian martxa dantzatzera. Ekitaldia gaur egun ere egiten da, 12:00etan San Inazio elizan, eta 13:30ean Txofre plazan.

Urteak aurrera egin ahala, danborradako parte-hartzaileen kopurua gero eta handiagoa da, eta emakumeak danbor zein barril gisa aritzen dira. Gaur egun, 186 lagunek osatzen dute Itxas Gain elkartearen danborrada.

Uniformea

Danborrek Zalditeriako Errege Guardiaren (1824) jantzia erabiltzen dute: kasaka gorria, lepo, bularralde eta eskumutur urdinak, xingola eta paparreko parpaila zuriak, galtza zuriak, azpantar beltzak eta larruzko txano beltza, luma-motots zuriarekin eta, aurrealdean, elkartearen metalezko ikurrarekin. Danborra jotzen duten emakumeek kasaka berdina erabiltzen dute, gona itsas urdinarekin eta “chapiri” moduko txanoarekin. Barrila jotzen duten gizonak sukaldariz jantzita ibiltzen dira, elkartearen ikurrarekin. Emakumeek, berriz, urketari-jantzia erabiltzen dute.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X