Itzuli kategoriara

Erreka Mari Kultur Elkartea

Noiztik 1998 / Gros
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
106
Parte-hartzaileak
60 Emakumeak 46 Gizonak

Erreka Mari Kultur Elkartea

1998. urtean atera ziren lehenengoz. Grosen sortu eta errotutako danborrada izaki, Grosen egiten du ibilbidea. Batzorde bat arduratzen da antolaketa eta kudeaketa lanez, baina guztien artean hartzen dituzte erabaki nagusiak, batzarrean. Urtero izaten dira 110 partaide inguru, gizon-emakumeak, eta danborrada gaztea da, oro har

Bestalde, hasieratik izan da haien aldarrikapenetako bat genero bereizketarik gabe kide bakoitzak danborradako roletako edozein betez parte hartzeko aukera izatea.

Gozoginak eta urketariak dituzte danborradan. 2017. urtera arte sukaldari jantzia erabili zuten gozoginarenaren ordez, baina harrezkero gozogin jantzita ateratzen dira.

Uniformea

Urketariei dagokienez, danborradak oinarri duen garai historikoari buruzko bibliografia kontsultatuz eta garai hartako jantziak aztertuz erabaki genuen jantzia, betiere, iturri historikoak kontuan hartuta baina festari kolorea ematea bilatuz. Gozoginak txuriz jazten dira eta gozoginen txanoa erabiltzen dira

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X