1981eko urtarrilaren 20an parte hartu zuen lehen aldiz. Guztira, 70 parte-hartzaile izan ziren (banderadunak, gastadoreak, barrilak eta danborrak). Jantzia sukaldarien ohikoa zen. 18:30ean irten ziren, eta Gros auzoko kaleak zeharkatu zituzten, auzoko gastronomia-elkarteetan geldialdiak eginez. Azpimarratu beharra dago Grosen arratsaldean jo zuen lehen danborrada izan zela.
2000. urtean, urketariek hartu zuten parte, eta danborrak estilo napoleonikoko jantziekin irten ziren. Jantzi horietan, karramarroen antzeko laranja-kolorea zen nagusi, elkartearen omenez.
2019. urterako, danborren jantziak oso-osorik berritu dituzte, laranja-kolore bereizgarria galdu gabe.
Gaur egun, banderadunez eta gastadoreez gain, 44 danbor, 50 urketari baino gehiago eta 60 barril baino gehiago ditugu. Guztira, 180 parte-hartzaile baino gehiago gara.