Itzuli kategoriara

Casa Cultural Galicia

Noiztik 2007 / Gros
Irteera
ordua
11:30
Bukaera
ordua
15:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
80
Parte-hartzaileak
50 Emakumeak 30 Gizonak

Casa Cultural Galicia

Galiziako Etxearen danborrada 2006. urtean sortu zen, eta, harrez geroztik, 11:30etik 16:00etara zeharkatzen ditu Groseko kaleak. Konpainia osatzen dutenak honako hauek dira: 21 danbor, 30 barril, 10 urketari, 9 kantinera, kantinero 1, barrilen kaboa eta danbor nagusia.

2008. urtean, gure gaita-jotzaileen taldearekin girotu genituen auzoko kaleak. 2009. urteaz geroztik, San Martzialen frantziarrei aurre egin zien IV. armadako Galiziako itsas armadaren jantziarekin desfilatzen dute danborrek. 2011. urtean, 10 barril urketari bihurtzeko kudeaketak eta jantziak egin ziren.

Uniformea

Danborrak: galtza zuriak (hezur-kolorekoak), kasaka itsas urdina, Santiagoren urrezko gurutzea bularraldean, kolore bikoitzetan forratutako azpantarrak, tximeleta-begizta lotutako alkandora-lepoan, eta luma gorri bat duen kapela. Barrilak: sukaldari-jantzia, Galiziako Etxearen anagrama bularraldean brodatua, sukaldari-txanoa eta zapi urdin argi brodatua. Urketariak: gona marraduna, jakatxo beltza, mantal zuria eta zapi zuria.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtero, 11:30ean, omenaldi txiki bat egiten dute danborradaren hasieran, eta barril bat eta zapi bat ematen dizkiote urtearen barruan laguntza handia eman dien pertsona bati.
Danborrada gogokoena
X