Beti Erreala danborrada 2008. urtean sortu zuen Real Sociedad-en baitan 1998an sortutako Beti Erreala Taldeak. Taldeko zuzendaritzak aspalditik zuen bazkideak eta jarraitzaileak bilduko zituen danborrada bat sortzeko helburua, ordura arte hiriko hainbat danborradatan sakabanatuta baitzeuden. Bi urtetan lan eta ahalegin handiak egin ondoren, 2008ko urtarrilean irten zen lehen aldiz kalera Beti Erreala Danborrada. 2013. urtera arte, kide guztiak sukaldariz jantzita irteten ziren. Urte horretan, danborren konpainiak jantzi militarra estreinatu zuen, eta barrilen konpainiako neskek, berriz, urketari-jantzia. Hasiera-hasieratik, Danborradak Ablitasko (Nafarroa) txarangaren laguntza izan du. Txarangak entseguetan erabiltzen den maketa bat grabatzeko laguntza eman du, eta danborradak Ablitasko bi ekitalditan parte hartu du, herriko erraldoien konpartsaren alde. 2018an, konpainia hamar urtetan zuzendu ondoren, Oscar Cardosok Iñigo Uriarteri utzi zion danbor nagusiaren kargua. Danbor nagusia: Iñigo Uriarte Elias. Barrilen kaboa: Jesus Mª Tejada Torre.