Itzuli kategoriara

Antxeta S.D.R.

Noiztik 1995 / Gros
Irteera
ordua
23:45
Bukaera
ordua
03:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
101
Parte-hartzaileak
50 Emakumeak 51 Gizonak

Antxeta S.D.R.

Antxetako danborrada 1995. urtean sortu zen bazkide talde baten eskutik. Hauek data hau baino lehen auzoko kaleak animatzeko asmoz hiriko gau garantzitsuenean afaldu ondoren lapiko eta erratzekin ateratzeko ohitura zuten. Bere sorreratik danborrada mistoa izan da.

Lehenengo taldea 25 danbor, 42 barril, 4 kantinera, danborren kaboa, barrilen kaboa eta danbor nagusiez osatu zen, Berako Txarangak lagundu zien. Lehenengo danbor nagusia Juan Antonio Antero izan zen. Berari esker Sarriegi maisuaren zenbait pieza ezezagun, danborradan nahiz kaldereroetan jotzekoak, berreskuratu ziren. Esker ona 2008.urtean iritsi zitzaion hiritar merituaren medaila eman ziotenean. Eskertzekoa da hasiera batean zenbait martxa jotzen erakustea eta guztiei zuzen jartzea.

Gaur egun Antxeta danborrada 100 lagun inguru osaturik dago. Guztiak Barañaineko "Igandea" txarangaz lagundurik. Danbor nagusia Juan Cascante da eta barrilen zuzendaria Jose Luis Gonzalez.

Uniformea

Hasiera batean sukaldari jantziak erabiltzen ziren. 1998. urtean Eskola dantza taldeko "alma mater" den Josetxo Fuentesen aholkuak jarraiturik urketari jantzia ere erabiltzen hasi ziren. Hau Josetxok "Gipuzkoako Urketari" jantziari egindako aldaketa bat da.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X