Danborrada 1948an sortu zen, San Sebastian bezperan afaltzen ari ziren Club Deportivo Vasconia-ko bazkideek —1928an sortutako kirol-elkartea—, mahaiko tresnak hartuta, Sarriegiren piezak jotzera kalera irtetea erabaki zutenean.1950ean Danborrada errealitate bihurtu zen, Miguel Zulaica lehen Danbor Nagusia izanik. Orduz geroztik, Vasconiaren Danborrada Amara Zaharreko kaleetan barrena ibiltzen da urtarrilaren 20ko goizean. Gaur egun, Arroka plazatik abiatzen da 8:30ean. Une gogaikarrienak, Haur Danborradaren desfilea hasi aurretik, Urbieta kaletik igarotzean eta Easo plazako geldialdian bizitzen dira. Ibilbidea gure elkartean amaitzen da. Bertan, familian, azken aldiz San Sebastian Martxa jotzen dugu.