Itzuli kategoriara

Tamborrada Universidad de Deusto

Noiztik 2016 / Centro
Irteera
ordua
08:30
Bukaera
ordua
12:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
84
Parte-hartzaileak
46 Emakumeak 38 Gizonak

Tamborrada Universidad de Deusto

Deustuko Unibertsitateko Danborra 2016an sortu zen. Hortaz, Donostia Europako Kultur Hiriburu izan zen urtean parte hartu zuen, lehenengo aldiz, hiriko egun handian. Konpainia mistoa da eta Unibertsitateko elkarte osoak hartzen du parte: ikasleek, ikasle ohiek eta langileek. Danborrada berezia da, urtero berritzen baitira konpainiako kideak, ikasle berriak iristen diren heinean. Unibertsitateko kide izatearen espiritua eta hiriko festarik garrantzitsuenean parte hartzeko poza batzen ditu ekimenak.

Uniformea

Deustuko Unibertsitateko Danborradan urketariek eta sukaldariek hartzen dute parte. Urketariek kasaka urdina, gona eta amantala dituzte, eta lepoan eta buruan zapi bana. Danborra eta suila jotzen dituzte. Danbor Nagusia eta Barrilen Kaboa ere urketari jantziarekin ateratzen dira, konpainiako gainerako kideak bezala. Sukaldariaren jantzia zuria da eta, lepoan, zapi urdina darama. Sukaldariek ere danborra eta suila jotzen dituzte.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Konpainiak Jesusen Bihotzaren Elizan jotzen du, Andia kalean, aldarearen inguruan jarrita.
Danborrada gogokoena
X