Itzuli kategoriara

La Espiga

Noiztik 1992 / Centro
Irteera
ordua
01:00
Bukaera
ordua
04:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
178
Parte-hartzaileak
75 Emakumeak 103 Gizonak

La Espiga

La Espiga tabernaren inguruan 1992an sortutako danborrada. Danborradaren jatorria 1990. urtean dago, Txema Castroren bitartez La Espiga tabernaren inguruan lagun-talde zabal bat bildu zenean.Bertan 20-30 lagun elkartzen ziren, afaltzeko eta okume-xafla, paperezko txano eta abarrez osatutako kit-arekin danborrada jotzeko. Une horretan Castro anaiei danborrada bat antola zezaten eskatu zieten. Oso ideia interesgarria zen arren inork ez zuen urratsa ematen.

Urte horretako irailean, Ina Antunez Turismo Ekintzetxera hurbildu zen informazio eske. Anastasio Jatetxeko Placido jaunarengana bidali zuten xehetasunak ezagutzeko. Eskerrak berari eta bere semeari eskuzabalki lagundu zigutelako.

Lehen premisa zen ezin zuela Bar la Espiga Danborrada izan, elkarte gastronomikoek edo arlo diferentetako lagunarteek bakarrik parte har zezaketelako. Danborrada batek gutxienez 25 danbor eta 60 barril eduki behar zituen. 4 Castro anaiei laguntza eskatu zitzaien proiektu horretan parte hartu nahi zuten lagun, familia eta abarren datuak biltzeko. Beranduago, Molinaoko artisau batekin jarri ginen harremanetan 60 barril fabrikatzeko. Oso denbora gutxian guztia martxan jarri genuen. Bitxikeria gisa, aurkitu genuen azken eragozpena izan zen derrigorrez musika-banda bat behar genuela. Bilbo inguruko bat lortu genuen eta, zorionez, musikari onak ziren. Horregatik, kanta bakar bat ere ezagutzen ez zuten arren, afarian zehar, bost pieza nagusien partiturak eman genizkien eta guztia ondo irten zen.

Danborradaren lehen urteetan lagundu zuten Ricardo Aranari, Enrique Laborderi eta Pablo Ibarretari eskerrak eman behar dizkiegu.

 

 

Uniformea

Highlander-etako Eskuadroiaren (1808-1814) estilo eskoziarraren arabera jantzita goaz: gonak, kasaka gorriak eta lumazko txanoz estaliak.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X