Itzuli kategoriara

Eskola Tanborrada

Noiztik 2012 / Centro
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
142
Parte-hartzaileak
81 Emakumeak 61 Gizonak

Eskola Tanborrada

Eskola tanborrada 2012an jaio zen Koruko Ama Birjinaren Eskola elkartearen barruan. Erdialdeko kaleetatik ateratzen da San Sebastian eguneko arratsaldeko 17etatik aurrera.

Koruko Ama Birjinaren Eskola, besteak beste, dantza talde eta abesbatzaz osatutako elkartea da eta bestela ezin zen moduan, ibilbidean zehar San Sebastian martxa zein Eskolako ereserkia abestu eta dantzatu egiten du. Horretarako, 2000an Josetxo Fuentes Eskolako koreografoak sortutako San Sebastian martxarako koreografiaz dantzatzen dute gure Eskola tanborradako kideek.

 

 

Uniformea

Eskola Tanborradako janzkera, hasiera batean, sukaldari eta urketariena izaten da. Gizonezko guztiek sukaldari jantzia eramango dute, emakumezkoek, aldiz, sukaldari edo urketari jantzia hautatu ahal izango dute. Sukaldari jantzia honela osatzen da: ribete urdindun txaketa zuria botoi urdinekin eta Eskolako ezkutuarekin, galtza zuria, mantal zuria, zapi zuria txaketan barrutik, sukaldari txapel zuria eta zapata eta galtzerdi beltzak. Urketari jantzia : urdin, hori, laranja eta gorri koloreko txanbra; urdin, hori, laranja eta gorri koloreko lasaiera handiko gona. Lepoan zapi zuria, txanbraren barrualdera jarrita. Bular aldean Eskolaren ezkutua izango dute. Motots bildua (zapirik gabe) Zapata beltzak eta haragi koloreko mediak.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X