Itzuli kategoriara

Peña Anastasio Senior

Noiztik 1963 / Centro
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
452
Parte-hartzaileak
203 Emakumeak 249 Gizonak

Peña Anastasio Senior

Peña Anastasioren danborrada 1963. urtean irten zen lehen aldiz hiriko erdiguneko kaleetan. Plácido Eceizak eta bere lagun batzuek bultzatu zuten. Edonork danborrada batean ateratzeko aukera izan zezan, Placik haur-danborradan jada irten ezin zuten baina, aldi berean, helduen danborradan irteteko gazteegiak ziren pertsonentzat bat sortzea erabaki zuen. Hala, 1986an Gazteen danborrada sortu zen. 1998an Placik bere beste amets bat gauzatzea lortu zuen, hau da, emakumeen danborrada sortzea. Emakumez bakarrik osatutako lehen konpainia izan zen. Era horretan, gaur egun Peña Anastasio Senior danborrada dugu, bi konpainiez osatua: gizonek eta emakumeek osatutako konpainia eta Gazteen danborrada —mutil eta neska gazteek osatua—.

Uniformea

Peña Anastasioren danborradako gizonezkoek desfilatzeko erabiltzen duten uniformea Artilleria konpainiako armada napoleonikoan oinarritua dago. Bertan, kolore gorria, urdin iluna eta zuria nagusitzen dira. Sukaldariak ohiko sukaldari-jantziarekin irteten dira; goitik behera zuriz jantzita, mantala zuria eta sukaldari-txanoa, Peña Anastasioren armarria daraman zapi batez gain. Emakumeak urketariz jantzita doaz. Euren jantzia Loiola auzoko urketarietan oinarrituta dago eta Tomas Hernadezek diseinatu du. Kolore asko dituzte. Danborren jantzietan kolore gorria eta urdina nagusi dira. Barriletan, berriz, urdina eta berdea. Guztiek zapiak daramatzate bai lepoan bai buruan.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • 1999. urteaz geroztik, Manolo Mugica Memoriala ematen zaie Donostiako Danborradaren alde merituzko ekintzak egin dituzten edo egiten dituzten pertsonei edo erakundeei. Banaketa danborraden irteeran egiten da, 16:30ean Easo kalean.
  • 18:00etan Udaletxeko terrazan, Peña Anastasioko danborradako konpainia guztiek (600 lagun baino gehiago) elkarrekin jotzen dituzte Sarriegiren martxak.
Danborrada gogokoena
X