Helduen danborrada bat antolatzeko asmoa 2016. urtearen amaiera aldera sortu zen, batez ere ikastetxearen izpirituari lotutako danborrada batean irteteko ilusioa zuen jendeak helduen danborrada bat antolatzeko aspalditik egindako eskaera bati erantzunez. Bertatik sortu zen eskolaren bizitzaren partaide izateko eta parte hartzeko sentimendu-kutsuarekin jarduera bat antolatzeko ekimena.
Ikastetxearen danborradan (haur-hezkuntza eta batxilergoa) desfilatzen duten seme-alaben gurasoek parte hartzea bermatu nahi du antolakuntzak. Horregatik, parte-hartzea txandakakoa da. Uniformeen eta tresnen gutxieneko kopuru baten jabea elkartea da. Ikastetxearen danborradan (euren antolakuntza gurearen diferentea da) parte hartzea bermatuta duten ikasleak Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak eta Batxilergoko 2. mailakoak direnez, ikasle horien gurasoei bermatu behar zaie Guraso Elkartearen danborradan ateratzeko aukera izatea, ikasturte horretan ikasleak eta gurasoak aldi berean atera ahal izateko.