Itzuli kategoriara

Gure Txoko (Valladolid)

Noiztik 1974 / Tamborradas por el mundo
Irteera
ordua
00:00
Bukaera
ordua
01:00
Sare sozialetan partekatu
30
Parte-hartzaileak
15 Emakumeak 15 Gizonak

Gure Txoko (Valladolid)

Valladoliden bizi diren euskaldunek ez zuten aurretik sentitu izan elkartzeko kezka berezirik, antzeko ideiak dituztenen kolektibo bat osatzeko eta elkar laguntzeko. 1981. urtearen inguruan, etxebizitza partikularretan aurretik bilera batzuk egin ondoren, elkarraldi jarraituak egiten hasi ziren astero, Valladolideko ostalaritzako establezimendu desberdinetan, irundar bat jabe den Don Claudio jatetxean, batik bat.

Kudeaketa Batzorde bat eratu zen, eta lehenengo helburuak izan ziren Estatutu batzuk ezartzea eta Lokal Sozial bat eratzea, garaiko bazkide kopurua kontuan hartuta, nahitaez alokatu egin behar izango zutena. Euskal Etxe batean eskatzen ziren gutxieneko baldintzetara egokitzeko obrak egin behar izan ziren lokalean,eta Bazkide Sortzaileek ordaindu eta egin zituzten obrak (haien kopetako izerdiaz). 1984. urtearen hasieran lokala jardunean zen jada Alonso Pesquera kalean.

Bazkideek eta jarraitzaileek bazkari bat edo afari bat antolatzen dute (San Sebastian eguna astearen zein egunetan den kontuan hartuta) eta angulek eta azpizunak osatzen dute menua. Danbor Nagusia eta ospakizunaren “alma materra” Iker Aramayo ondarrutarra da, eta bere zuzendaritzapean jotzen dituzte danborrariek Sarriegiren martxak danborradako kit tradizionalekin.

Uniformea

Beren egoitza sozialean ospatzen dute festa kaleko jantziekin.

Uniformearen ikonoa
X